0 Comments

Access Clinic Irekia: “Herritarrek online parte hartzeko bidean, desgaitasunak oztopo?”

Eskerrik asko! 

Bulegora iritsi, eta Irisgarritasunari buruzko gure Clinic-aren antolakuntza eta logistikan lagundu zigun pertsonaren mezu elektroniko bat neukala ikusi nuen. Mezu hartan, Bizkaiko elkarte batek barkamena eskatzen zigun, Donostian antolatu genuen hitzordura ezin izan zuelako joan.

presentacion_ponencias

Atzokoa egun ona izan zen Irekiarentzat, eta gure Clinic-ean parte hartu zuten 50etik gora pertsonentzat ere hala izan izana espero dut. Atzo hainbat irakaspen jaso genituela esan beharra daukat gure lantaldearen izenean.

Irekian erabiltzen ditugun garapenak aurkeztu genituen: Inclusite, Readspeaker eta Vicomtec garatzen ari den ikus-entzunezkoetarako azpititulatzaile automatikoa. Eskerrik asko Juan Jesús, Antonino eta Aitor, hurrenez hurren.

Baina administrazioek, irizpidea errazteko sistema, aplikazio eta teknologien garapenean tematuta, askotan gauza pila bat jakintzat ematen ditugunez, atzo pertsona ugari eseri genituen gure lanaren eta gure garapenen inguruan, eta jakintzat ezer ez emateko eskatu genien denei.

Esate baterako, eskatu genien ez zezatela jakintzat eman gure streaming-zerbitzariak nola eragiten dion haien Jaws-ari, eta gogoraraz ziezagutela desgaitasun kognitiboa duen jende asko dagoela teknologia begi onez ikusten duena baina edukiak ez hain ondo. Horrek guztiak pentsatzera eramaten gaitu hizkera errazean eman behar ditugula gure ekitaldiak, berriak eta edukiak.

Itsuak diren pertsona batzuek gure app-an Voiceover-ek duen funtzionamendu ona eskertu zuten –esker oneko hitzak ere jaso ditugu–, beste batzuek mikrofono batean soinuak eginez nabigatzen ikasi zuten, Irekiako berri-irakurgailuek ere interesa piztu zuten… Luzapen-denboran, ideia berriak ere sortu ziren: gurpil-aulkien hornitzaileak partekatzea, esate baterako.

Hirikilabs-ek, ordezkari gisa bidali zuen Dianaren bidez, –gustoa ematen du debateetan harekin batera parte hartzeak– bere burua eskaini zuen teknologia hori eta beste batzuk “hackeatu” eta ireki bihurtzeko.

Eskerrak eman behar dizkiegu W3C-ko Chus-i, AENOR-eko José Angeli, Lotura-ko Idoiari, Ermuko Udaleko Sergiori, Comunica 720-ko Juliori eta Gipuzkoako DYAri, haien laguntza, esperientzia eta jakituriarengatik.

Mila esker denoi!

Luis Petrikorena

Gobernu Irekiaren zuzendaria

Categories:
Sin categoría

Deja una Respuesta