0 Comments

Aurrerapausoak Europan datu irekien arloan

Datu irekien erabilera pixkanaka hazi da Europako herrialdeetan. European Data Portal delakoa 2015. urtean jarri zen martxan eta, gaur egun, 600.000 datu baino gehiago biltzen ditu, 34 herrialdetakoak eta 15 hizkuntzatan.

Datu irekien erabilera hazteak, zera eragin du: herrialdeek jarduerak abiaraztea, batetik, beren politikak sustatzeko datu irekien arloan eta, bestetik, atariak sortzeko. Egun, 2015. urtearekin alderatuz gero, nabarmen handiagoa da datu irekiek politikan, gizartean eta ekonomian duten eragina erakusteko nahia. Izan ere, EU28 + osatzen duten herrialde gehienek politika arrakastatsua eraman dute aurrera datu-base irekien arloan, eta horietatik 20ren politikak integratuta daude.

Datu irekien atarietako ezaugarri garrantzitsuetako bat beren heldutasun-maila da. Horrek esan nahi du, bada, datu irekien eragina eta onurak ebaluatu behar direla. Ildo horretan, bilakaera nabarmena izan da: 2015eko %41,7tik 2016ko %64,3ra. Hau da, ikusten da herrialdeak gero eta funtzio aurreratuagoak erabiltzen ari direla beren datu-atarietan.

Zein dira, zehazki, gehien garatu diren herrialdeak? Munduko Bankuaren Open Data Readiness dokumentuaren arabera, Irlanda, Txekiar Errepublika, Luxenburgo eta Eslovakia izan dira aurrerapauso handiena eman dutenak aurten arlo honetan. Bestalde, atarien heldutasun-mailari dagokionez, Espainia eta Frantzia daude buruan, eta atzetik dituzte Irlanda, Herbehereak, Austria, Erresuma Batua, Bulgaria eta Finlandia.

 

 

opendataeuropa

 

Une honetan, eta argazkian ikus daitekeen moduan, herrialde gehienak Fast Trackers (aztarnari azkarrak) eta Trend Setters (liderrak) taldeetakoak dira. Iaz, aldiz, Followers (jarraitzaileak) taldean zeuden. Lehenengo bi taldeetan, datu irekien atarietan hobekuntza-mekanismoak eta -estrategiak sartu dituzten herrialdeak daude. Jarraitzaileen taldekoek, aldiz, muga batzuk dituzte oraindik.

Categories:
Sin categoría

Deja una Respuesta