0 Comments

Datu-babesaren inguruko Europako Araudi berriari buruzko zertzeladak

Informatica, EjieEuropako Datu-babesaren inguruko araudi berria 2016ko maiatzaren 25ean sartu zen indarrean, baina 2018ko maiatzaren 25a arte ez da aplikatuko.

Araudi hau Europar Batasun guztian ezarriko da, eta ardatz nagusi bezala, erabiltzaile guztien berariazko baimena beharko da. Hemendik aurrera erabiltzaileek beraien datuen erabilpenaren inguruko baimena aitorpen baten bidez burutu beharko dute. Honekin isilpeko baimenak, tazitoak eta aurrez markatutako laukiak ezabatuko dira. Era berean, datuak gordetzen dituzten enpresek edo erakundeek gai izan beharko dute erabiltzaile horien datu pertsonalak berariazko baimenarekin burutu direla frogatzeko. Horretaz gain, baimen hori ukatzeko aukera emango duen sistema bat aurkezteko derrigortuak egongo dira.

Araudi berriak hartu behar diren segurtasun neurrietan arreta berezia ipintzen du:

  • Seudonimizazioa* eta datu pertsonalen zifratua.
  • Konfidentzialtasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko gaitasuna.
  • Gertakari fisiko edo tekniko bat gertatu ezkero, erabiltzaileei beraien datu pertsonaletara sarbide azkarra izateko gaitasuna ematea.
  • Egiaztapen, ebaluazio eta balorazio prozesu bat onartzea segurtasuna bermatzeko.

Honetaz gain, araudi berriak, segurtasun eza jasan duen enpresa, erakunde edo pertsonei 72 orduko epea ematen die kontrola eramaten duten agintariei jakinarazteko.

*Seudonimizazioa: interesatuaren identitate originala datu multzo jakin baten jabetzatik murrizten duen metodoa, segurtasun neurri baliagarria, alegia.

Categories:
Sin categoría

Deja una Respuesta