0 Comments

Datu irekiak ulertzeko sei tresna

opendatasoftDatu irekien egungo erronkarik handiena da herritarrek datu horiek ulertu eta berrerabil ditzaten lortzea. Gobernu ugarik zabaldu dituzte datu irekien atariak, baina herritarrek zailtasunak dituzte milaka datu horiek ulertzeko, eta horregatik dabiltza noraezean gai horren inguruan.

Hala, OpenDataSoft plataformak, datu irekiak hobeto ulertu eta berrabiltzeko aukera ematen duten sei tresna eskaintzen ditu.

Grafikoak

Edozein motatako datuak ulertu ahal izateko, hobe da datu horiek testuinguru baten barruan aztertzea. Grafikoek datuok bistaratzen eta konparatzen laguntzen dute.

Mapak

Datu-kopurua oso handia denean, informazioa mapen bidez geolokalizatzeak datuen banaketa ulertzen laguntzen du.

Irudi-galeria

Irudiak gehitzeko aukerak datu-basea aberastea dakar. Hala, herritarrek taula edo grafiko soil bat baino zerbait gehiago ikusten dute.

Egutegiak

Egutegi irekiak partekatzeak aukera ematen du, besteak beste, politikarien agenda ofizialak kontsultatzeko, hirian zer ekitaldi mota antolatzen diren jakiteko eta abarrerako.

Aginte-taula interaktiboak

Aginte-taulak adierazle eta datu nagusienak bistaratzeko balio duten tresnak dira. Horien bitartez, hobeto eta errazago ulertzen da erakundeak nola dauden antolatuta.

Berrerabilpena

Herritarrei datu irekiak ulertzen laguntzen badiegu, horrek zera eragingo du: pertsona gehiago sentsibilizatzea datuon potentzialaren gainean. Halaber, herritarrek datu horiek berrerabiltzen badituzte, argitaratutako datuen kalitatea hobetzen parte hartuko dute, eta hobekuntza hori azkarrago gertatu ahal izango da.

Categories:
Sin categoría

Deja una Respuesta