0 Comments

Europako Batzordeak gomendatutako Gobernu Irekiko plataformen artean aurkitzen da Irekia

irekia_horizontal_gobernu_irekiaEuropako Batzordearen gobernu elektronikoen 2016-2020 Akzio Planak, gobernuen digitalizazioa du oinarri. Honekin lortu nahi da zerbitzu publikoa digitala, irekia eta mugaz gaindikoa izatea.

Egitasmo honek bere fruitua eman du, eta Europako Batzordeak burututako “Ezarpen azkarrago baterantz eta gobernu irekiaren adopzio mapak” ikerketaren arabera, Europa osoan Gobernu Irekiaren 395 adibide garatu dira. Direktorio honetan ikusi daiteke Irekia.

Datu eta ariketa hauen aberastasuna hainbat eragileren kolaborazioari esker lortu da, hala nola, administrazio publikoaren, enpresen, erakundeen eta herritarren elkarlanaren bidez. Gainera, Europako Batzordeak egitasmo on hauei ikusgaitasuna ematen die prozesu politikoei lagunduz eta sektore publikoaren berrikuntza digitaletan inbertituz.

Categories:
Sin categoría

Deja una Respuesta