0 Comments

Europan egiten diren Datu Irekien inguruko ekitaldiak ezagutzeko aukera

calendario_open-dataDatu Irekien inguruan interesatuta zaude? Gai honen inguruan Europan antolatzen diren ekitaldien berri jakin nahi duzu? Horietako batera joatea gustatuko litzaizuke? Europan egiten diren Datu Irekien inguruko ekitaldien informazio guztia, Europako Datuen Atarian agertzen den egutegiari esker ezagutu daiteke.

Open Data Europan eta munduan zehar jardunaldi askotan tratatzen den gaia da. Horregatik, Europako Datuen Atariak eskaintzen duen egutegiaren bitartez ekitaldien agenda errepasatzea ariketa interesgarria izan daiteke. Egutegi hau hilabeteka antolatuta dago, eta ekitaldi bat dagoenean, egun zehatz horren gainean jardunaldiaren edo batzarraren izena eta kokapena adierazita dago. Gainera, norbait ekitaldi jakin baten inguruan interesatuta badago, informazio gehiago ezagutzeko aukera izango du bertan klikatuz.

 Tresna hau ez da norabide bakarrekoa, hau da, ez du soilik informazioa jasotzeko balio. Atari honen helburua ere herritarrek parte hartzea da antolatzen dituzten edo ezagutzen dituzten datu irekiei buruzko ekitaldiak gehituz. Beraz, Open Datari buruzko ekitaldi bat jakin ezkero, egokiena Europako Datuen Atariarekin harremanetan jartzea da ekitaldiaren izena, kokapena eta URL-a bidaliz.

Categories:
Sin categoría

Deja una Respuesta