0 Comments

Euskadi da gardentasun indizearen arabera autonomia erkidegorik gardenena

transparencyinternationalEspainiako Transparency International-ek, 80 gardentasun indize oinarri hartuta, autonomia erkidegoen zerrenda osatzen du bi urtetik behin. Hala, indize honen arabera Euskadi izan da puntu guztiak lortu dituen Espainiako erkidego bakarra: 100 puntu.

INCAU-k edo Autonomia Erkidegoen Gardentasun Indizeak bi helburu nagusi ditu: erkidegoetako gobernuen gardentasun maila neurtu eta erakunde hauek herritarrei eskaintzen dien informazioa bultzatu.

Gardentasun indizearen ebaluaketa 6 eremutan banatuta dauden 80 adierazlek egiten dute.

  • Gardentasun aktiboa eta erkidegoari buruzko informazioa.
  • Web orrialdea, herritarrekin harremanak eta parte hartzea.
  • Gardentasun ekonomiko-finantzarioa.
  • Kontratazioetan, hitzarmenetan, diru-laguntzetan eta zerbitzuen gastuetan gardentasuna.
  • Lurraldearen antolakuntzan, hirigintzan eta obra publikoetan gardentasuna.
  • Informazio publikoa eskatzearen eskubidea.

Gardentasun indizea 0 eta 100 puntu artean baloratzen da, eta Euskadi izan da puntu guztiak lortu dituen erkidego bakarra. Hain zuzen, 2014an lortu zuen emaitza bera ondu du. Orduan, Gaztela eta Leon eta Kataluniak ere 100 puntu lortu zituzten.

Categories:
Sin categoría

Deja una Respuesta