0 Comments

Gobernu Egokia eta Gardentasuna Herri Administrazioan izeneko ikastaroa IVAP-en

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) prestakuntza zabala eskaintzen du herri administrazioan lan egiten duten langileentzat. Kurtso hauek hainbat arlo hartzen dute bere baitan: Berdintasuna, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak, Administrazioko oinarrizko gaiak, Euskararen Erabilera Planarekin lotutako prestakuntza, Giza Baliabideak, Lan-Arriskuen prebentzioa…

Udarako geldialdiaren ondoren, irailean hasiko dira berriro ere prestakuntza ikastaro berriak, eta urriaren hasieran, hiruan zehazki, Gobernu Egokia eta Gardentasuna Herri Administrazioan izeneko kurtsoari emango zaio hasiera. 30 orduko ikastaroa izango da eta azaroaren 11 arte iraungo du. Kurtso hau euskaraz emango da eta online modalitatean. Guztira 6 unitate didaktikotan banatuta egongo da, eta autoebaluazio testa eta hainbat jarduera praktiko izango ditu.

Ikastaro honen helburuak dira gogoeta teorikorako eta Herri Administrazioetako gobernu ona kontzeptuari buruzko jarraibideak ematea, Gardentasun printzipioa Herri Administrazioetako gobernu onaren eremura ekartzea, eta aurrekoa edozein Herri Administrazioarekiko hiritarren eskubidetzat jasotzea.

Gobernu onarekin, gardentasunarekin, open datarekin eta Herri Administrazioarekin lotutako gaiei buruzko ikastaroek harrera ona izaten ari dira publikoarengan. Hala kontatu digu Imanol Argüesok, Open Data Euskadiko arduradunak eta maiatzean IVAP-ek antolatutako Open Data: Reutilización de la Información del sector público ikastaroko irakasleak. “Open Datari buruz eman nuen ikastaroan Herri Administrazio ezberdinetako 20 ikasle izan nituen. Foro baten bidez egin genuen lan, kurtsoa 15 ordukoa izan zen eta online modalitatean. Ikastaroa 7 unitatetan bereizi nuen eta testu, irudi eta ikus-entzuneko materiala erabili nuen. Amaierako inkesten arabera, ikasleak oso pozik gelditu ziren, puntuaketa altua eman baitzuten”.

Categories:
Sin categoría

Deja una Respuesta