0 Comments

Gobernu Irekiari buruzko ikastaroa

Zer da Gobernu Irekia? Nolako harremana du Gobernu Ireki batek herritarrekin? Eta, nola hartzen dute parte herritarrek Gobernu Ireki batean? Galdera hauen erantzunak eta informazio gehiago KzGuneko web orrialdean aurkitu daitekeen herritarren partaidetza, gardentasuna eta Gobernu Irekia ikastaroan kontsultatu daiteke.

 

Ikastaro hau bost ataletan zatituta dago:

  • Oinarrizko kontzeptuak eta informazioa eskuratzea
  • Irekia-Gobernu Irekia
  • Open Data Euskadi
  • Sare sozialak
  • GeoEuskadi-Bistaratzeak

Lehenengo atalean Gobernu Irekiaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzeko aukera dago. Kontzeptu hauek gardentasuna, partaidetza eta lankidetza dira. Honetaz gain, informazioa eskuratzeko herritarren duten eskubideari buruzko pautak eskaintzen dira.

Bigarren zatia Irekiaren web orrialdean oinarritzen da. Irekia, herritarren eta administrazioaren arteko Internet bidezko komunikazio kanal zuzena da, eta ikastaroaren atal honetan Irekia zer den, nola funtzionatzen duen, zein atal dituen eta abar ezagutzeko aukera dago.

Hirugarren moduluan Open Data Euskadi ataria aztertzen da. Eusko Jaurlaritzaren datu publikoak formatu berrerabilgarrian jasotzeko aukera ematen duen ataria da. Bere helburu nagusiak balioa, aberastasuna eta gardentasuna sortzea eta administrazioen arteko lankidetza bultzatzea dira.

Laugarren atala sare sozialei zuzenduta dago. Tresna hauek erabiltzeko gomendioak eskaintzen dira hemen, baita eta erabiltzailearen helburuen arabera, ahalik eta errendimendu handiena ateratzeko estrategiak aurkeztea.

Azkenik, eta ikastaroa amaitzeko, GeoEuskadi izeneko tresnaren erabilgarritasuna ezagutzeko aukera dago. GeoEuskadi Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren (Euskadiko DEA) erreferentziazko geoataria da. Honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko informazio geografikoa erraz eta modu eraginkorrean eskuratu eta berrerabiliko dela bermatzea.

Categories:
Sin categoría

Deja una Respuesta