0 Comments

Gobernu irekien eginkizuna Garapen Jasangarriaren Oinarrietan

Gobernu irekiek herritarren partehartzea sustatzea dute helburu. Horretaz gain, informazioa errazteko eta eskaintzeko tresnak ahalbidetzen ditu, eta, herritarrei gaitasuna ematen die gobernu-buruei kontu-emateak eskatzeko. Hitz batean esanda, gobernu irekiek, herritarrei gobernuko politiketan partehartzeko baliabideak jartzen dizkie eskuragarri. Horietako bat berrerabiltzeko formatuan dauden datu irekiak dira. Hauen bidez, gobernuen gardetasuna ahalbidetzen da, eta Euskadiren kasuan, Open Data Euskadi atarian aurkitu daitezke.

Informazio publikoaren demokratizazioari esker, herritarrek datu irekiak berrerabili ditzazkete, eta hauek gizartearen eta ekonomiaren balorea handitzen dute. Gobernu irekiaren kontzeptuak eboluzio handia izan du azken urteotan, eta horrek, helburu eta metodologiak sortu dituen erakunde garrantzitsuak eratzea ekarri du; adibidez, Gobernu Irekirako Ituna (Open Government Partnership). Iazko Garapen Jasangarriaren goi-bileran, Garapen Jasangarriaren Oinarriak zehaztu ziren, eta bertan ‘Gobernu Irekiarako gida argitalpen berezia: 2030erako garapen jasangarriaren agenda’ zehaztu zen.

Guztira, 17 helburu ezarri ziren, esaterako: Pobreziaren amaiera, Osasuna eta Ongizatea, Kalitatezko Hezkuntza, Genero Berdintasuna, Lan duina eta Hazkunde Ekonomikoa, Produkzio eta Kontsumo Arduratsua, Helburuak lortzeko Itunak…

16. helburuak, Bakea, Justiza eta Erakunde Egonkorrak, gobernu irekiaren inguruan egin diren irakaskuntzak azaltzen ditu: “garapen jasangarriaren alde sozietate bakezaleak eta inklusiboak sustatu, guztiei justiziarenganako sarbidea erraztu eta maila guztietan azkarrak, arduratsuak eta inklusiboak diren erakundeak sortu”.

Gorago aipatu den eskuliburuan, gobernu irekiek Garapen Jasangarrirako Oinarri bakoitzean izango duten eginkizuna zehaztu da. Gainera, New York eta Boston bezalako hiriek, gobernu irekia sustatu eta hobetzeko datu basea, eta lau ildo nagusitan banatzen den estrategia osatu dute: gardentasuna, kolaborazioa, partaidetza eta zerbitzuen ematea.

Categories:
Sin categoría

Deja una Respuesta