0 Comments

Irekia Grafikoak: informazio publikoaren irudikapen interaktiboa

Captura de pantalla 2015-05-07 a las 11.09.30

Grafiko interaktiboak bistaratzeko gune berria du Irekiak. Web orriaren goiko menutik sar daiteke bertara, “Bideoak eta argazkiak” atalean klik eginda.

Helburua da informazio publiko interesgarria modu bisualean helaraztea erabiltzaileei, Open Data Euskadin argitaratutako dataset edo datu-multzoetan oinarrituta. Horrela, adibidez, “Hauteskunde autonomikoak 1980-2012” izenburuko grafikoek Eusko Legebiltzarrerako hautaldien datuak biltzen dituzte.

Captura de pantalla 2015-05-07 a las 11.51.43Batetik, alderdi politikoen emaitzen bilakaera ikusten da lerro-grafikoan. Erabiltzaileek hainbat aukera dituzte datuak bistaratzeko: lortutako botoen edo aulki kopuruen arabera, lurraldeka edota alderdi politiko jakinak hautatuta edo alderdien arteko bateratzeak eginda.

Captura de pantalla 2015-05-07 a las 11.50.45Bestetik, 2012ko hauteskundeen osteko aulkien banaketa ikusten da barra-diagraman; kasu horretan, konbinazioak egin daitezke Eusko Legebiltzarraren X. Legealdian posible diren itun politikoak irudikatzeko.

Grafikoak argitaratzen jarraitzea da Gobernu Irekiko zuzendaritzaren helburua.

Categories:
Sin categoría

Deja una Respuesta