0 Comments

IREKIAk Nazio Batuen Zerbitzu Publikoaren Saria jasoko du hilaren 26an

Administrazio Publikorako Nazio Batuen Eguna ospatzeko urteroko Foroa hasiko da asteartean, hilaren 23an, Medellinen (Kolonbia). Ekitaldiek datorren asteko ostiralera arte iraungo dute, ekainaren 26ra arte. Egun horretan emango dira, hain zuzen, NBEren Zerbitzu Publikoaren Sariak. IREKIAk kategoria honetan lortu du saria: ‘Mekanismo berrien bidez, herritarren parte-hartzea sustatzea erabaki politikoetan’.

Maiatzean jakinarazi ziren sarituak. Emakunde ere haien artean zen, ‘Genero Ikuspegiaren Sustapena” kategorian, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Euskal Legea ezartzeagatik.

Emakunderen zuzendariarekin egindako agerraldi batean, Gobernu Irekiko zuzendari Luis Petrikorenak gogora ekarri zuen Internet & Euskadi elkarteak aurkeztu zuela IREKIAren hautagaitza sarirako. Halaber, eskertu egin zuen, batetik, Estatu Amerikarren Erakundearen (OEA erdal sigletan) eta Iberoamerikako Idazkaritza Nagusiaren (SEGIB) sostengua, eta, bestetik, IREKIAko taldearen lana eta erabiltzaileen parte-hartzea.

Ikusgai duzue, jarraian, Medellingo ekitaldietarako egin den bideoa.

Fuente: Irekia – Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco

Categories:
Sin categoría

Deja una Respuesta