0 Comments

Irekiako datu estatistikoak X. Legealdian

Dagoeneko eskuragarri dago hiritarrei zuzenduriko leiho berri bat Irekiako webgunean. Gobernantza onaren ekintza berri honetan, X. Legealdian Irekiak izan dituen datu interesgarriak kontsultatzeko aukera dago.

Datu hauek grafiko interaktiboetan daude antolatuta eta hainbat kontu interesgarri kontsultatu daitezke; hala nola, Irekiako orrialdean sortu diren berri eta ekitaldi kopurua urtez urte, zenbat post eta iruzkin izan dituzten, Irekiako orrialdeak izan dituen bisita kopurua, bisita horien batez besteko iraupena

Datu orokor hauez gain, X. Legealdian Gobernuaren proposamenak eta Herritarren eskaera kopurua zenbatekoak izan diren kontsultatu daiteke. Azkenik, grafiko zehatzago batzuei esker, Gobernua osatzen duten sail bakoitzak zenbat berri, ekitaldi, herritarren eskaera eta Gobernuaren proposamenak sortu dituzten ezagutu daiteke.

Categories:
Sin categoría

Deja una Respuesta