0 Comments

mySociety: gobernuen gardentasuna eta herritarren partaidetza handitzeko tresna

mysociety2Erresuma Batuan sortutako eta nazioarteko ibilbidea duen irabazi asmorik gabeko erakundea da mySociety plataforma, eta bere xedea herritarren boterea agenda eta ekintza politikoen gain sustatzea da.

Helburu argia du. Alegia, gardentasun demokratikoa ahalbidetuko duen tresnak eta mekanismoak sortzea. Hala, mySocietyren lan ildoa hiru ardatz nagusitan banatzen da: demokrazia, informazioaren gaineko eskubidea eta hirien hobekuntza.

mySociety 2004az geroztik dabil lanean, eta 12 urte hauetan, plataformaren hiru ardatz nagusiak bultzatzeko asmoz, hainbat mekanismo garatu ditu. Aitzindaria WriteToThem izeneko aplikazioa izan da. Norberaren posta kodea sartuz, erabiltzaileak politikariak ezagutu eta beraiekin kontaktuan jartzeko aukera ematen duen tresna da. Honetaz gain, eta nazioarte mailan arrakasta handia izan duena, fixmystreet produktua izan da. Proiektu honi esker, herritarrek, beraien herriei eragiten dien arazoei buruz informatu dezakete. Arazo hauek, gehienbat, kaleei eta espazio publikoei egiten die erreferentzia. Aipatutako proiektu hau hainbat herrialdeetan garatu da, batez ere, erabiltzen duen software libreari esker.

Hemen etxean, WriteToThem plataformarekin antzekotasunak dituen OSOIGO proiektua dago martxan. Zarauzko enpresa batek 2014an sortua, bere helburua da herritarrek web orrialde honetan planteatutako erantzunak zuzenean politikariek erantzutea. Kasu honetan, partaidetza bi noranzkoetan ematen da, hau da, bai herritarren eta baita politikarien beraien partetik ere. Gaur egun, Espainia guztiko 610 politikariek parte hartzen dute.

Categories:
Sin categoría

Deja una Respuesta