0 Comments

Nola garatzen dira eta nolako inpaktua sortzen dute datu irekiek munduan?

Open data edo datu irekien erabilpena erakunde publiko eta pribatuen gaur egungo erronka nagusienetarikoa da, izan ere, datu irekiak erakundeen gardentasuna bultzatzeko beharrezko tresna bihurtu dira. Gai honek sortu duen zalapartaren ondorioa da Nazioarteko Datu Irekien Gutuna.

Bere sorreratik, 2015eko urritik, 20 gobernu eta udaletxek hartu dute parte.

Egun, erakundeak eta gizabanakoak izugarrizko datu multzoaren aurrean aurkitzen dira, eta hauekin zer egin, nola berrerabili, beste erakundeekin nola partekatu eta gizartean nolako inpaktua eragingo duten jakitea da gaur egungo arazo nagusienetakoa. Hori dela eta, gai honen inguruan ezagutza handitzeko, erabiltzaileek, jarraian aurkeztuko ditugun hainbat errekurtso kontsulta ditzakete:

1.- Open Data Inception

Proiektu honen helburua da datu irekien sarbidea eta bilaketa erraztea. Mapa interaktibo honen bitartez, mundu osoko 2.500 atari baino gehiago arakatzeko aukera dago. Tartean Open Data Euskadi aurkitzen da.

2.- Dataportals.org

519 atarik osatzen duten mapa bat da, eta bertan, Open Data Euskadi dago. Mundu osoko adituak diren talde batek osatzen dute ataria. Hala nola, gobernu lokalak, erregionalak eta nazionalak. Informazioa Github-en dago eskuragarri eta CSV edo JSON formatuetan.

3.- Datu Irekien indize globala

Open Knowledge International erakundearen iniziatiba bat da. Tresna honek munduko gobernuen datu irekien egoera aztertzen du. Iaz hirugarren edizioa izan zen, eta 122 herrialde eta bost dataset berri (13 dira guztira) aurkeztu ziren. Indizea, inkesta global batean, gizarteari egindako kontsulta batean eta eztabaida foro batean oinarritzen da.

4.- Open Data Barometer

Tresna honen helburua munduko datu irekien iniziatiben inpaktua neurtzea da. Barometro honetan 92 herrialde aurkitzen dira eta hiru irizpideren arabera sailkatzen dira: datu irekien iniziatiben prestakuntzaren arabera, datu irekien programen inplementazioan, eta datu irekiek negozioetan, politikan eta gizartean izaten ari diren inpaktuan.

5.- Datu Irekien inbentarioa

Open Data Watch erakundearen tresna bat da. Honen helburua, ingresu baxu eta ertaina duten 125 herrialdeetako estatistika bulegoek emandako datuak ebaluatzea da.

6.- Datu Irekiek sortutako inpaktuaren inguruko ikerketak

Ikerketa hauen xedea, lau eratan, datu irekiek eragindako inpaktua neurtzea da gobernuen hobekuntzan, hiritarren gaitasunean, hiritarrentzako eta erakundeentzako aukeren sortzean, eta arazo publikoen konponbidean.

Categories:
Sin categoría

Deja una Respuesta