0 Comments

Apaltasuna: ongi etorri gure blogera

Irekiaren lehenengo bertsioa martxan jarri zen orain dela urte batzuk partaidetza bultzatzeko helburuarekin. Halere, kanpoko esker ona jaso arren, Irekia ez da hain garrantzitsua; tresna bat besterik ez da. Beste erara esanda, zuek zarete gure balioa neurtu behar duzuenak zuen eguneroko erabilerarekin.

Konturatuko zinetenez, atariaren itxura aldatu genuen irailean. Hala eta guztiz ere, beti bezala, gure asmoa da jarraitzea parte-hartzea bultzatzen, eta horretarako, herritarren proposamenek baita Gobernuarenak ere leku berezi bat daukate.

Esku-hartzea Irekian:

1.    Onartu eta barneratu egin behar dugu jendartean eta Administrazioaren kulturan bizi izan den aldaketa.

2.    Gardentasuna eta entzumen aktiboa lantzen jarraituko dugu.

3.    Administrazioaren komunikazioa erraztu egin behar dugu, informazio interesgarriagoa sortuz eta bide eta tresna berriak bilatuz.

4.    Bottom up edo “azpitik gora”ko ekintzak entzun eta lekua eskaini. Herritarrei lagundu behar diegu proposamenak plazaratzeko prozesuan.

5.    Parte-hartzeko prozedurak itxi behar ditugu Irekian, erantzunak emanez edo ondoriak argitaratuz. Herritarrei zor diegu.

Badakit xumeak garela; badakit agitariok lan handia egin behar dugula herritarren onarpena merezi ahal izateko, baina bidean gaude.

Gonbita luzatzen dizuet. Mesedez, lagundu Gobernua irekitzen.

Gobernu Irekiaren Zuzendaria

Luis Petrikorena

Categories:

Deja una Respuesta