0 Comments

Ongi etorri URA Argazki Irekiara!

URA_Argazki_Irekia-307x230Eusko Jaurlaritzaren argazkien artxiboa askatzeko eta herritarren eskuetan jartzeko helburuarekin jaio zena, handitzen doa. Hala, URAk, Uraren Euskal Agentziak, bere barnean zituen hainbat irudi Argazki Irekian jarri ditu, horrela, hiritarrek eskuragarri izan ditzaten.

Denetariko irudiak aurkitu daitezke Argazki Irekian. Hala nola, ibaiak, ur-jauziak, hezeguneak, padurak, haitzarteak, iturburuak… Argazki gehienek zuzeneko esteka dute geolokalizazioa ahalbidetzeko, eta CCby lizentzia dute; hau da, herritarrek nahi bezala erabili ditzakete irudiak, beti ere argazkiaren iturria eta egilearen izena aipatuz. (Argazkiaren datuen ondoan agertzen da informazio hau).

Categories:
Sin categoría

Deja una Respuesta