0 Comments

Open Data Euskadi lehiaketako ideia eta proiektu irabazleak

Eusko Jaurlaritzak argitara eman ditu pasa den urrian deitutako Open Data Euskadi sarietan irabazle atera diren ideiak eta proiektuak. Hain zuzen, lehiaketa horren bitartez, herritarrek Open Data Euskadiren (http://opendata.euskadi.eus) eta datu irekien bestelako iturrien bidez eskura ditzaketen datu publiko irekien erabilera eta berrerabilera sustatu nahi da.

 

FOTO_IREKIA

Sariak bi kategoria ditu:
alde batetik, Open Data Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko lehiaketa, Open Data Euskadiko datuekin sortutako bi zerbitzu, azterlan eta web edo mugikorrerako aplikazio onenak saritzeko.  Bi proiektu hauek saritu dituzte: «Open ispilu», ispilu arrunta seinaleztapen digitalerako tresna bihurtu, eta open data motako informazio adierazgarria eskaintzeko eguraldiari, ekitaldiei edo albisteei buruz aukera eramaten duena, besteak beste; eta, «Servirace, Runner-en gida», kirol-lasterketa baten kokapenetik gertu dauden zerbitzuen (hotelak, jatetxeak, etab.) gaineko informazioa ematen duena. Datu interesgarriak eskaintzen ditu lasterketa horietan parte hartzen dutenentzat, horien lagunentzat zein lasterketen antolatzaileentzat.

 

Beste aldetik, Open Data Euskadiko datu publikoak berrerabiltzeko ideien lehiaketan, Open Data Euskadiko edo Euskadi.eus atariko datuak edozer arlo profesional edo sozialetarako tresna erabilgarrietan erabiltzeko ideiak eman ditzaketen herritarrek har dezakete parte, aplikazioak garatzen aritu ez arren.  Saritutako ideiak bi hauek izan dira: Jerónimo Hernándezen «Hautatu etorkizun oneko ikasketak». Gazteei ikasketak hautatzen laguntzeko informazioa eskainiko dien webgunerako/mugikorretarako aplikazioa sortzea proposatu du; eta, Jon Peyren, Carles Ortoláren eta Alberto Rezolaren «iBILI-Lizitazioen bilatzaile adimenduna». Teknika matematiko berritzaileak aplikatuko lituzke lizitazio publikoei buruzko informazio adierazgarriena bilatu, aztertu eta bistaratzeko. Gainera, gomendioak ere egingo lizkioke ETEei eta startupei.

Categories:
Sin categoría

Deja una Respuesta