0 Comments

OpenBudgets, datu finantzarioak prozesatu eta analizatzeko tresna

openbudgetsHorizonte 2020k finantzaturiko OpenBudgets tresnak gardentasunean eta arlo fiskalaren betetze-mailan aurrerapausoak ematea du xede.

Tresna honen helburua datu finantzarioak prozesatu eta analizatzea da, honela informazio hau kazetariei, GKEei, herritarrei eta administrazio publikoei helarazteko.

Datu fiskalen plataforma honetan, erabiltzaileek datu finantzarioak kargatu, bistaratu, analizatu eta konparatu ditzakete. Hala, proiektu honek hiru oinarri ditu: datu-analisia, herritarren konpromisoa eta kazetaritza.

Datu analisien alorrean, tresna honek, era berean OpenSpending-en barnean integratua dagoenak, etorkizuneko aurrekontuen garapena aurreikusi eta bistaratzen duen algoritmoa aurkezten du.

Herritarren parte hartzeari dagokionez, aurrekontu parte hartzaileen interfazeak, aurrekontuen esleipen prozesua aurreikustea ahalbidetzen die erabiltzaileei.

Azkenik, kazetaritza balorea dago. Kazetariek tresna honek aurkezten dituen aurrekontuen datuak erabili ditzakete beraien lanerako, honekin batera informazioa garatu eta era ulergarri batean herritarrei transmititzeko.

Categories:
Sin categoría

Deja una Respuesta