0 Comments

Zergatik da garrantzitsua hiritarren parte hartzea Small Data-n?

small_dataMilaka datuen prozesamendua eta analisia entitate pribatu nahiz publikoentzat beharrezkoa bihurtu den ariketa bat da gaur egun. Hori dela eta, gizartea, Big Data erabiltzetik, Small Data-n begiak jartzera igaro da denbora gutxian. Big Data-k datu konplexuak hartzen ditu bere barnean, eta datu hauek prozesatu eta gordetzeko gaitasuna du. Small Data-k aldiz, informazio guztia modu ulergarri eta erabilgarri batean jartzea du helburu.

Martin Linstrom, kontsumitzailearen portaera neurologikoan aditua den pertsonaren iritziz, Big Data-ren oinarria korrelazioak aurkitzean datza. Small Data aldiz, gauzen atzean dauden arrazoien bila dabil, zergatiarengatik arduratzen da. Linstrom-en arabera, dena ezin da zifren bidez neurtu, eta Small Data-ri esker, balorea eta emozioak gehitzen dira zifra horiei, alegia Big Data-ri.

Hasiera batean gai honek enpresa eta negozioen munduari so egiten diola dirudien arren, Small Data ere Administrazio Publikoan aplikatu daiteke hiritarren parte hartzeari esker. Nola? Datuen kaptazioa eginez. Aktibitate honi esker, hiritarrek fidagarria eta zehatza den informazio asko jaso dezakete. Datu hauen bidez lurraldeko hainbat puntu zein kondizioetan aurkitzen diren ezagutu dezakete, baita hiritarren ohiturak eta jokabideak nolakoak diren jakin. Horretaz gain, datu hauen analisiak eta prozesamenduak, administrazioak berak duen informazioarekin uztartuz, izugarrizko datu jarioa sortuko litzateke. Denbora igaroz, datu hauek masiboak bihurtuko dira, alegia, Big Data bezala ezagutzen duguna. Ondoren, Small Data aplikatuz, informazio guztia era ulergarri batean antolatu beharko da, eta modu eraginkor batean gizartean aprobetxatu.

Adibiderik garbiena AEB-etako Oregoneko Garraio Sailak eta Strava konpainiak egin zuten hitzarmenean ikusi daiteke. 2013an, agentzia publikoak 20.000 dolar inguru ordaindu zizkion Strava sare sozialari honek zituen datu guztiak erabiltzeko lizentzia izateko. Strava-k 17.700 hiritarrek burututako ekintzen informazioa zuen pilatuta, eta erosketa honen helburua hiritarren ohituren benetako analisia egitea izan zen, horrela lurraldearen planifikazioa eta garraioen kudeaketa hobetzeko.

Categories:
Sin categoría

Deja una Respuesta